ERRESEINAK

799px-FIFA20

Fifa berria da eta horrek esan nahi du, hobekuntzak dakarrela. Egia da, zenbait gauza hobetu direla, hala nola CPU defentsa kendu dela... Baina EA sports-koak ez digute entzun, eta ez dituzte serbidoreak hobetu, eta pasaden urtean bezala, Espainian ezin da ongi jolastu. Bestalde, baloien fisika aldatu da eta honekin errebote errealistagoak. Ez dituzte jokalari ezagunen aurpegiak egin, De jong, Joao Felix...

Beste aldetik, Volta ipini dute, hasieran uste zen, Fifa street bezalakoa izango zela baina ez da horrela, futbol sala bezalako joko bat da ordea.

Baina, fifa edo futbol jokoak gustokoak badituzu, gomendatuko nizuke erostea. Egia da Fut champions-a haserraldiak sortarazten dituela baina halere dibertigarria da. Eta bestela modu ezberdin anitz daude ez aspertzeko.

apps.16374.68219544116780089.3b8edda2-4972-4859-a78e-9eb4be75c5d3

"Call Of Duty: Modern Warfare" Activision empresako azken emanaldia izan da. 2007-an ikusi genuen izenburu honen antzeko joku bat (Call Of Duty 4: Modern Warfare). Bai CoD berri honek, lehengoaren erremasterizazio radikal bat da. Jokalari askoren ustez, bideojoku honek, "Rainbow Six Siege" eta "Battlefield saga" jokuen arteko nahasketa bat da.

CoD berri honetan hainbat berriketa oso nabarmenak ikus dezakegu. Hasteko motore grafiko berria erabil dute eta Ray-tracing (RTX) sistema gehitu dute. Beste berritasun bat, "ground War" joku modua da, non 32 vs 32ko taldeak borrokatuko dute ikurriña batzuk hartu nahian partida irabazteko. Beste joku berri bezala, Cross-Plataform sistema gehitu dute; hau da, xbox, ps4 eta ordenagailuen artean jokatzeko ahalmena. Azkenik "Gunfire" modu jokua daukagu, 2 vs 2ko partida konpetitiboetan datza, non jokua erabiliko duzun arma aukeratzen du.

800px-Red_Dead_Redemption_2_Logo

Red dead redemption 2, joku espeziala da, bere istorioan sartuko zara lehenengo minututik, bere grafiko errealistak, elkarrizketa insteresgarria eta bere punt hezigarria badu baita ere, iheslari banda bateko kideak nola bizi ziren erakasten du eta garai aldaketa ikusten da, zona desindustralizatuetatik, hiri modernistetarako bizitzaren aldea erakuste du... Akatsen bat esan beharko banu, bere iraupena izango zen, ordu asko eman behar dituzu jolasten istorio osoa pasatu ahal izateko, zaldiz ibiltzearen ondorioa. Beraz, 2 misio pasatu ahal izateko ordu bat baino gehiago eman behar duzu eta gainera pelikula antzeko bat denez, zinematikak saltatzea denbora aurreztu nahian ez da gomendagarria. Laburbilduz filma controlagarri bat bezalakoa dela esango nuke.

Beste aldetik online modoa dago. Egia esateko ez zen oso erakargarria hasiera batean, baina Rokstar, jokoa sortu duen enpresak, pilak jarri zituen eta lanbide batzuk gehitu zituen(sherif-a, merkataria eta kolezionista) eta jendea erakarri zuen.

Nire gomendio pertsonala da, istorioa psatzea lasai-lasai disfrutatuz eta bukatu duzunean, online moduarekin hastea.

Web-orri honek cookie-ak erabiltzen ditu, erabiltzaile-esperientziarik onena izan dezazun. Nabigatzen jarraitzen baduzu, aipatutako cookie-ak eta gure cookie-n politika onartzeko baimena ematen ari zara. Sakatu esteka informazio gehiago izateko: Cookie-n politika.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies